Lanbide Heziketako Bizkaiko mila ikaslek izena eman dute PRESTIK 2018 enplegurako tailerrean

LHko 1000 ikasle inguru izan dira enpleguaren eta ekintzailetzaren PRESTIK 2018 azokako “Enpleguaren Tourra” ekimenean parte hartzeko izena eman dutenak. Azoka Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da abenduaren 12an eta 13an.

Helburua, 4 espazio edo ‘txokotan’, enpleguaren bilaketa-prozesua ahalik eta eragingarriena izatea lortzeko ikasle horiek eman behar dituzten urratsak gidatzea da.

Enpleguaren Tourrak “Helburu profesionala” txokoa dauka. Espazio honetan ikasleek, jokoaren bidez, 3 urte barruko euren etorkizun profesionala bistaratzeko aukera izango dute. “Curriculumaren” txokoan norberaren profila besteen profilekiko gainditzeko era berriak esploratu eta ikasiko dituzte; aldi berean, curriculumean ikusteko elementuak integratzearen garrantzia ikasiko dute, lanpostu batera iristerakoan faktore bereizlea eta gakoa direlako.

Tourrean, aldi berean, “Lan elkarrizketa” atal bat dago. Txoko honetan elkarrizketa praktikatu ahal izango da, hala online nola gaur egun gero eta hedatuago dagoen telekonferentziaren bidez, eta “About me” edo “Nire aurkezpena” txokoa. Espazio honetan ikasleak lan merkaturako bideo speech edo aurkezpen bat egitera gonbidatuko dira euren asmo eta trebezia profesionalen berri emateko.

Lau espazio hauetan ikasleek lan-orientazioaren arloko profesionalei kontsultak egiteko aukera izango dute, eta baita tailer praktikoetan eta azken belaunaldiko 2 smartphoneren zozketan sartzeko gyncana baten parte hertzekoa ere. Tourrean, aldi berean, aukera izango dute enplegu-poltsetan inskribatzeko eta Bizkaiko enpresekin zuzeneko kontaktuak ezartzeko.

PRESTIKek etorkizun profesional bat bilatzen dutenen eta Bizkaian enpleguaren arloan inplikatuta dauden agenteen arteko bilgunea izan nahi du. Azoka bi urterik behin egiten da eta bere xedea enpleguaren eta ekintzailetzaren gaur egungo egoerari buruzko ezagutzak sortzea eta zabaltzea da. Sarrera askea eta doakoa da eta, aforo eta antolakuntza kontuengatik, jardunaldietara joateko derrigorrezkoa da web honetan inskribatzea: www.prestik.eus.

Eman izena azokan!

Prestik 2018 enplegu azokarako sarrera doakoa da. BAINA, programazioaren antolaketarako eta leku arazorik egon ez dadin, jardunaldi teknikoetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

PRESTIK 2018


CC DEMA - Enpresa garapena 2018

Harremanetarrako - Contacto

#PRESTIK18