Enpresen % 80k baino gehiagok kontratatu baino lehenago hautagaien profilak gizarte-sareetan kontsultatzen ditu

Enpresen % 86k aurretiaz hautatutako pertsonen gizarte-sareak kontsultatzen ditu kontratazioaren erabakia hartu baino lehen.

Bestalde, 5 pertsonatik 4k gizarte-sareetara jotzen du enpleguaren bila.

Azkeneko hamar urteetan giza baliabideen eta enplegua bilatzearen eremuan teknologiaz eta gizarte-sareez baliatzea iraultza izan da. Web orrian pertsona edo enpresari buruz aurki daitezkeen datuek marka pertsonal edota profesionala eratzen dute, edozein marketin-produkturekin gertatzen den bezala.

Espainian enpresen % 86k gizarte-sareetan presentzia du eta lanposturako hautagaien % 91 horietan gutxienez kontu baten jabea da. Egia da gaur egun sareak enplegua bilatzeko ezinbesteko tresnak direla, baina agortze-seinaleak antzematen zaizkie. Gainera, etorkizunari begira, erronka desberdinei aurre egin beharko diete.

‘Infoempleo - Adecco sobre Redes Sociales y Mercado de Trabajo’ azken txostenak jasotzen ditu datu horiek. Hala, agertu zirenetik sareen sendotasuna pertsonen arteko harremana eta komunikazioa sustatzeko ikuspegi pertsonala erabiltzea den bitartean, aldiuneko mezularitza-zerbitzuak, hala nola, Whatsapp, Telegram edo SnapChat, eremu horretan gailentzen ari dira, beharrak hobe estaltzen baitituzte eta pribatutasun handiagoa bermatzen baitute.

Biltze-arduradunen 10etik 8k enplegu-eskaintzak ikusgai bihurtzeko gizarte-sareak ditu lagungarri; dena den, pertsona egokia aurkitzeko baliabideak asko dira, profilak bilatu, bildu eta sailkatzeko denbora kontuan hartzen badugu. Alderdi honetan, onurak maximizatzeko sareen funtzionamenduari buruzko ezagutza tekniko eta bereziagoa funtsezkoa izango da, etorkizuneko profesionalen prestakuntza eta trebakuntzarako.

‘Employerbranding’ edo enpresaren marka talentua erakartzeko 

Web orrian eta gizarte-sareetan hautagaiaren esperientzia zaintzeak edozein biltze-estrategiaren zutabe izan behar du. Balioak transmititu, zalantzak ebatzi eta kalitatezko edukia eratuta hasierako eragin positiboak enpresari eta markari egungo eta etorkizuneko talentua hobe hurbilduko dio.

Hautagaien % 80k baino gehiagok markaren bat jarraitzen du gizarte-sareetan eta arrazoi nagusia lanpostu bat lortzea da.

Enpresen ‘employerbranding’ izenekoa lehenengo kontaktuetatik zabaltzen da eta pertsona jada langileen artean dagoenean zabaltzen da. ‘digital branding’ deritzanak enpresak enplegua emateko bere marka interneten eta gizarte-sareen bidez transmititzera bideratu behar da. Ingurune digitaletan enpresa aktiboek jarraitzaile-kopuru handiagoa sortzeko aukera gehiago dituzte eta, bide batez, hobe prestatua dagoen talentua erakarriko dute. 

Iturri nagusia:

https://adeccorientaempleo.com/webwp/wp-content/uploads/2017/02/Informe-2017-Empleo-y-Redes-Infoempleo-Adecco-2.pdf

https://www.adeccorientaempleo.com/v-informe-infoempleo-adecco-redes-sociales-mercado-trabajo/

Eman izena azokan!

Prestik 2018 enplegu azokarako sarrera doakoa da. BAINA, programazioaren antolaketarako eta leku arazorik egon ez dadin, jardunaldi teknikoetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

PRESTIK 2018


CC DEMA - Enpresa garapena 2018

Harremanetarrako - Contacto

#PRESTIK18